Behin banio gehiagotan jarri dut hemendik "La Máquina de Von Neumann" (https://vonneumannmachine.wordpress.com) blogeko testuren bat.
Teknologia eta filosofia uztartzen ditu normalean. Batzutan bakarrik filosofia eta askotan AAren inguruko hausnarketa oso interesgarriak.
Ba egilea Mastodonen dago aspaldi eta orain enteratu naiz: @SantiagoSanchezMigallon
=> More informations about this toot | View the thread
Hortxe Orion 🙃
[#]Izarrak #argazkia
=> More informations about this toot | View the thread
Gu orain: ay, fake newsak…
Eskorbuto 1986an:
La mentira es la que manda
la que causa sensación
La verdad es aburrida
Puta frustración
=> More informations about this toot | View the thread
Bestetik Blanca Rego-ren "Pioneras de la música visual". Blancak ezagutza erraldoia du ikusentzunezko experimentalen inguruan, erraldoia. Gazteleraz da eta azpitituloak gazteleraz edo ingelesez.
"Musika bisuala" ikusentzunezko abstraktuak dira. Gehienetan forma geometriko, orbanak, kolore eta beste ezaugarri batzuen bidez konposaketak eta erritmoak adierazten dira. Soinurekin edo gabe.
Kasu honetan, ohi den moduan historiak ezkutatutako emakumeetaz hitzegiten digu.
https://vimeo.com/1034154875
=> More informations about this toot | View the thread
Batetik Anna Carreras-en "L'artesania de les animacions infinites".
Irudi generatiboen ingurukoa. Katalanez dago baina azpitituloak badaude ingeles eta gazteleraz.
Irudi generatiboak diogunean ez dira AA generatiboetaz ari. Programazio hizkuntz jakin batekin, kasu honetan Processing, egileak sortutako programak dira, exekutatzean irudiak sortzen dituztenak. Egileak arauak ezartzen ditu eta, normalean, auzazko ezaugarriak sartzen dira irudiak modu automatikoan sortzeko.
https://vimeo.com/1029256956
=> More informations about this toot | View the thread
Punto Y Raya ikusentzunezko abstraktuen festibalakoek egiten duten "Punto y Raya Academy 2024"-n egondako hainbat ikastaro eta hitzaldien bideoak sarean jarri dituzte.
https://www.puntoyrayafestival.com/academy/editions/2024
Asko ez ditut ezagutzen eta ikusteke ditut denak, baina ikusi gabe ere pare bat gomentzen ahal dizkizuet:
1/3
=> More informations about this toot | View the thread
ei, @theklan galdera bat eduki libreen bideoari dagokiola: https://peertube.eus/w/7635iuJeEPnx8CDsGZLP2j
CC-NC edukiak ezin dira Wikipedian erabili ez lizentziak ez duelako uzten baizik eta Wikipediak ez duela argitaratu nahi guztiz libre ez den irudirik, ezta?
Ze berez, NC izanik, Wikipedia bezalako gune batean erabili daitezke, ez?
miiiiilessskeerrrr!
=> More informations about this toot | View the thread
Oraintxe berean bihotza intxaur baten tamainakoa dut 😓
Iruñeko planetarioa, Pamplonetarioa, sutan.
Zauriturik ez eta suhiltzaileak lanean.
Argazkia: Rafa Martín
=> More informations about this toot | View the thread
Gaur Euskalerria Irratira bueltatu naiz, aspaldiko partez, hamabostero (edo) teknologiaz hitzegitera 🙃
Sare sozialen exodoaz mintzatu gara eta RAP neurriak zein #GoazenLagunok aipatu ere 😌
=> More informations about this toot | View the thread
Beno, ba telefonoz hitzegin dut Laboral kutxaekoekin eta baieztatuta: ezin duzu debito txartelarekin 1.500€ baino gehio ordaindu. Hala nahi baduzu kreditu txartela egin behar duzu.
Eta 2.000 bat euro balio duten kamara eta objektibo batzuk ordaindu nahi baditut txartelakin?
Ba kreditu txartela egin 🤬
Helburu berria urte honetarako: urteaskotan Laboralean egon ondoren, hortik atera eta dena Fiarera pasa.
=> More informations about this toot | View the thread
=> More informations about this toot | View the thread
Ez nekien ingelesezko Wikipedian Spotifyri egindako kritikak biltzen zirenik, eta nahiko ongi ornitua dago 🙃
https://en.wikipedia.org/wiki/Criticism_of_Spotify
@teclistaren buletinean ezagutu dut
=> More informations about this toot | View the thread
Gaurkoz nahikoa, baina beste hainbat ditut sakelean eta gehio.
Aurki jarraituko dut hari berean gehitzen.
=> More informations about this toot | View the thread
"Rick & Morty"
2013–egun
Dan Harmon + Justin Roiland
Bakarrik serie berriagoak jartzeko intentzioa badut ere salbuespenen bat eginen dut denboraldi berriak dituzten batzuekin. Hau bat, mundiala delako.
Jatorrian "Back to the future" pelikulen Doc eta Marty-ren parodia dira Rick eta Morty.
Zientzia fikziozko serie alproja eta baldarra da. Generoa definitzen duten tropo guztiak ukitzen ditu: denboran bidaiatu, dimentsio/unibertso ezberdinak, orotariko asmakizunak... edozer.
12 denboraldi.
=> More informations about this toot | View the thread
"Solar Opposites"
2020-egun
Mike McMahan + Justin Roiland
Sortzaileak Rick & Morty eta Lower Decks-enak dira, eta bi serie horiek ikusita pixkat irudikatu dezakezue.
Estralurtar familia bat (benetan ez dira familia bat) AEBtara heldu eta ezin dute abiatu hainbat arazo dela medio.
Oso serie baldarra da, Rick & Mortyren antzera, eta dibertigarria oso. Pertsonaiak kristorenak dira eta lurraren duten ulemeneta eta gizakien kulturarekin duten erlazioa oso dibertigarria.
6 denboraldi eta bidean.
=> More informations about this toot | View the thread
"Star Trek: Lower Decks"
2020-2024
Mike McMahan
Star Trek unibertsoaren parte den serie hau oso dibertigarria da.
Animazioaz izateaz gain, badu ere proposamen berezia, izenburuak dioen moduan, espaziontzian azpiko pisuetan bizi direnen biziak kontatzen dizkigulako. Normalean beste serietan agertzen ez den bigarren mailako espaziontzi batean gainera. Enterprise-k lehenengo kontaktua egingo badu, serie honetako U.S.S. Cerritos-ek hirugarren edo laugarrena.
5 denboraldi. 5.a ikusteke
=> More informations about this toot | View the thread
"Fiona & Cake"
2023
Adam Muto + Pendleton Ward
Adventure Time serie famatuaren spin-off bat da. Berez jatorrizko seriearen "gender-swap" (genero trukaketa) ez den arren, Finn eta Jake hortik daduelako, horren forma hartzen du argi eta garbi, afera interesgarriak azalaratuz.
Gidoia jatorrizko seriearekin oso modu "meta" batean erlazionatzen da eta horren pertsonaietan sakontzen du ere. Jatorrizko seriea ez duzu zertan ikusi behar baina laguntzen du.
2 denboraldi, 2.a ikusteko dut.
=> More informations about this toot | View the thread
"Carol and the end of the world"
2023
Dan Guterman
Oso serie interesgarria hauxe ere, hasteko, proposamenagatik: Mundua bukatzear dago lurrarekin talka eginen duen planeta ezezagun batengatik. Jende gehienak bere amets, desio eta gozamenari ematen dio bide, baina Carolek bere bizitza arruntarekin jarraitu nahi du, besterik ez.
Pertsonai oso berezia da Carol, apatiko modukoa baina bihotzbera. Oso bidai interesgarria eta entretenigarria planteatzen digu.
Denboraldi bakarra.
=> More informations about this toot | View the thread
"Tuca & Bertie"
2019–2022
Lisa Hanawalt
Ingelesez sit-com deritzon komedia mota da. Pisu batean elkarrekin bizi diren 30 ta piko urteko bi emakume-txori dira protagonistak : Tuca, tukan bat dena, eta Bertie, birigarro bat.
Begirada feminista nabaria duela esango nuke, emakumeen arazoetaz hitzegite duelako etengabean begirada kritiko batetik.
Oso oso oso dibertigarria da eta pertsonaiak itzelak dira. Oso gomendagarria.
3 denboraldi oker ez banaiz.
=> More informations about this toot | View the thread
"Scavengers Reign"
2023
Joseph Bennett + Charles Huettner
Zientzia fikziozko izugarrizko seriea. Trazo argi eta erritmo lasaia, baina akzioz jantzita ere. Mundu eta natura estralurtar oso interesgarri eta ezberdina islatzen du. Oso irudimentsua eta ongi egina.
Oraingoz denboraldi bat.
Gainera @harriorrihar proiektuan egon da, oker ez banaiz arte kontzeptutan.
=> More informations about this toot | View the thread
=> This profile with reblog | Go to txo_elurmaluta@mastodon.eus account This content has been proxied by September (ba2dc).Proxy Information
text/gemini