Ancestors

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 11:20

Animazioa gogoko duzue?

Nik bai eta garai itzeletan gabiltza animazioakin, ezetz? frogatzera nator 🙃

Aspaldian baditudala gogoak azken boladan (urteak?) ikusi ditudan hainbat animazio seriak hemendik aipatzeko, gomendio moduan eta itzelak direlako 😊

Ea nola geratzen den hau. Litekeena da gaur ez amaitzea eta beste rato batean berrartzea 😅

Hurrengo bidalketak "deiadar urrikoa" bezala jarriko ditut denbora-lerro lokalan kaka ez emateko.

Ea ba, animazio serie andana:

[#]ikusteko #animazioa

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Toot

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 11:22

"Scavengers Reign"

2023

Joseph Bennett + Charles Huettner

Zientzia fikziozko izugarrizko seriea. Trazo argi eta erritmo lasaia, baina akzioz jantzita ere. Mundu eta natura estralurtar oso interesgarri eta ezberdina islatzen du. Oso irudimentsua eta ongi egina.

Oraingoz denboraldi bat.

Gainera @harriorrihar proiektuan egon da, oker ez banaiz arte kontzeptutan.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Descendants

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 11:23

"Tuca & Bertie"

2019–2022

Lisa Hanawalt

Ingelesez sit-com deritzon komedia mota da. Pisu batean elkarrekin bizi diren 30 ta piko urteko bi emakume-txori dira protagonistak : Tuca, tukan bat dena, eta Bertie, birigarro bat.

Begirada feminista nabaria duela esango nuke, emakumeen arazoetaz hitzegite duelako etengabean begirada kritiko batetik.

Oso oso oso dibertigarria da eta pertsonaiak itzelak dira. Oso gomendagarria.

3 denboraldi oker ez banaiz.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 11:37

"Carol and the end of the world"

2023

Dan Guterman

Oso serie interesgarria hauxe ere, hasteko, proposamenagatik: Mundua bukatzear dago lurrarekin talka eginen duen planeta ezezagun batengatik. Jende gehienak bere amets, desio eta gozamenari ematen dio bide, baina Carolek bere bizitza arruntarekin jarraitu nahi du, besterik ez.

Pertsonai oso berezia da Carol, apatiko modukoa baina bihotzbera. Oso bidai interesgarria eta entretenigarria planteatzen digu.

Denboraldi bakarra.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 11:54

"Fiona & Cake"

2023

Adam Muto + Pendleton Ward

Adventure Time serie famatuaren spin-off bat da. Berez jatorrizko seriearen "gender-swap" (genero trukaketa) ez den arren, Finn eta Jake hortik daduelako, horren forma hartzen du argi eta garbi, afera interesgarriak azalaratuz.

Gidoia jatorrizko seriearekin oso modu "meta" batean erlazionatzen da eta horren pertsonaietan sakontzen du ere. Jatorrizko seriea ez duzu zertan ikusi behar baina laguntzen du.

2 denboraldi, 2.a ikusteko dut.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 12:12

"Star Trek: Lower Decks"

2020-2024

Mike McMahan

Star Trek unibertsoaren parte den serie hau oso dibertigarria da.

Animazioaz izateaz gain, badu ere proposamen berezia, izenburuak dioen moduan, espaziontzian azpiko pisuetan bizi direnen biziak kontatzen dizkigulako. Normalean beste serietan agertzen ez den bigarren mailako espaziontzi batean gainera. Enterprise-k lehenengo kontaktua egingo badu, serie honetako U.S.S. Cerritos-ek hirugarren edo laugarrena.

5 denboraldi. 5.a ikusteke

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 12:29

"Solar Opposites"

2020-egun

Mike McMahan + Justin Roiland

Sortzaileak Rick & Morty eta Lower Decks-enak dira, eta bi serie horiek ikusita pixkat irudikatu dezakezue.

Estralurtar familia bat (benetan ez dira familia bat) AEBtara heldu eta ezin dute abiatu hainbat arazo dela medio.

Oso serie baldarra da, Rick & Mortyren antzera, eta dibertigarria oso. Pertsonaiak kristorenak dira eta lurraren duten ulemeneta eta gizakien kulturarekin duten erlazioa oso dibertigarria.

6 denboraldi eta bidean.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 12:45

"Rick & Morty"

2013–egun

Dan Harmon + Justin Roiland

Bakarrik serie berriagoak jartzeko intentzioa badut ere salbuespenen bat eginen dut denboraldi berriak dituzten batzuekin. Hau bat, mundiala delako.

Jatorrian "Back to the future" pelikulen Doc eta Marty-ren parodia dira Rick eta Morty.

Zientzia fikziozko serie alproja eta baldarra da. Generoa definitzen duten tropo guztiak ukitzen ditu: denboran bidaiatu, dimentsio/unibertso ezberdinak, orotariko asmakizunak... edozer.

12 denboraldi.

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 12:48

Gaurkoz nahikoa, baina beste hainbat ditut sakelean eta gehio.

Aurki jarraituko dut hari berean gehitzen.

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ on 2025-01-05 at 13:07

@txo_elurmaluta Oso denbora gutxi daukat telesailak ikusteko, baina hau bai ikusi nuen, eta asko gustatu zitzaidan. Ezinezkoa Carolekin ez enpatizatzea, 'Melankolia' hedatu bat.

Mila esker zerrendagatik, ea baten bat ikusteko denbora hartzen dudan.

=> More informations about this toot | More toots from birasuegi@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-05 at 14:37

@birasuegi Bai, Carol izigarria da.

Ez baduzu ikusi, ikusi Scavenger’s Reign. Ez dira kapitulo asko eta bitxi bat da.

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by xuriagereka on 2025-01-06 at 10:13

@txo_elurmaluta @harriorrihar jesarraldi baten ikusia. Incal, nausica, e.a. Baten zaporea duen plater ikusgarri berria. Kriston gomendioa, zure hurrengo gomendioaren zain geratzen naiz.

=> More informations about this toot | More toots from xuriagereka@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-06 at 11:27

@xuriagereka @harriorrihar Bat nator erreferenteekin 🙃

Hari horretan dituzu gomendio gehio, baina izaera ezberdinekoak.

Scavenger’s Reign maite baduzu Mars Express pelikula frantsesa gomendatzen dizut. Natura estralurtar gutxiago eta robot gehio, baina antzeko marrazkia eta zientzia fikzio oso oso fina.

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Jon Juarez on 2025-01-06 at 12:57

@txo_elurmaluta @xuriagereka

Aama komikia, Frederic Peeters

=> More informations about this toot | More toots from harriorrihar@mas.to

Written by Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ on 2025-01-06 at 13:18

@harriorrihar @txo_elurmaluta @xuriagereka Hemen Peeters-en oso fan (baita beste Peetersena ere).

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from birasuegi@mastodon.eus

Written by Txo!? on 2025-01-06 at 14:38

@birasuegi @harriorrihar @xuriagereka Baaai, Aama komikiak ere badu oso natura estralurtar interesgarria bai, horrekin gogoratu nintzen ni ere. Beno, eta Lupus kristoren zientzia fikziozko road movia, itzela.

Ni ere oso fan 🙃

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by Jon Juarez on 2025-01-06 at 20:10

@txo_elurmaluta @birasuegi @xuriagereka

Ondo legoke Sci-Fi laburmetraien aukeraketa bat egitea ere :blobcatgiggle2:

=> More informations about this toot | More toots from harriorrihar@mas.to

Written by Txo!? on 2025-01-06 at 20:14

@harriorrihar @birasuegi @xuriagereka Bere garaian xitterren serienea egin nuen gaizki gogoratzen ez badut.

Baina laburmetraiak beste afera bat da, pillo bat daude han hemenka 😅

=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus

Written by xuriagereka on 2025-01-07 at 05:50

@harriorrihar @txo_elurmaluta @birasuegi Laburmetraietan, hauek baino ez ditut ezagutzen. Dust: https://youtu.be/4t67Xd7iHXU?si=yReSOgcv6A7MugtY

=> More informations about this toot | More toots from xuriagereka@mastodon.eus

Written by Yan Salto on 2025-01-06 at 15:28

@birasuegi @harriorrihar @txo_elurmaluta @xuriagereka

Hi, maybe you already know that but the "Peeters" of the duo Schuiten-Peeters is Benoît Peeters, non related with Frederik Peeters.

=> More informations about this toot | More toots from YanSalto@piaille.fr

Written by Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ on 2025-01-06 at 18:53

@YanSalto Bai! (Oui!) Je suis lecteur de deux auteurs. J'ai également fait une visite spéciale à Bruxelles :)

@harriorrihar @txo_elurmaluta @xuriagereka

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from birasuegi@mastodon.eus

Written by Yan Salto on 2025-01-06 at 15:24

@harriorrihar @txo_elurmaluta @xuriagereka

Oh, Aama, the perfect moment to brag :D

=> View attached media

=> More informations about this toot | More toots from YanSalto@piaille.fr

Written by xuriagereka on 2025-01-07 at 06:31

@harriorrihar @txo_elurmaluta Aama irakutzeari eman diot...ordu beteko bidaia..murgil-murgildua

=> More informations about this toot | More toots from xuriagereka@mastodon.eus

Proxy Information
Original URL
gemini://mastogem.picasoft.net/thread/113775486268774843
Status Code
Success (20)
Meta
text/gemini
Capsule Response Time
374.992047 milliseconds
Gemini-to-HTML Time
13.580443 milliseconds

This content has been proxied by September (ba2dc).