Punto Y Raya ikusentzunezko abstraktuen festibalakoek egiten duten "Punto y Raya Academy 2024"-n egondako hainbat ikastaro eta hitzaldien bideoak sarean jarri dituzte.
https://www.puntoyrayafestival.com/academy/editions/2024
Asko ez ditut ezagutzen eta ikusteke ditut denak, baina ikusi gabe ere pare bat gomentzen ahal dizkizuet:
1/3
=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus
Batetik Anna Carreras-en "L'artesania de les animacions infinites".
Irudi generatiboen ingurukoa. Katalanez dago baina azpitituloak badaude ingeles eta gazteleraz.
Irudi generatiboak diogunean ez dira AA generatiboetaz ari. Programazio hizkuntz jakin batekin, kasu honetan Processing, egileak sortutako programak dira, exekutatzean irudiak sortzen dituztenak. Egileak arauak ezartzen ditu eta, normalean, auzazko ezaugarriak sartzen dira irudiak modu automatikoan sortzeko.
https://vimeo.com/1029256956
=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus
Bestetik Blanca Rego-ren "Pioneras de la música visual". Blancak ezagutza erraldoia du ikusentzunezko experimentalen inguruan, erraldoia. Gazteleraz da eta azpitituloak gazteleraz edo ingelesez.
"Musika bisuala" ikusentzunezko abstraktuak dira. Gehienetan forma geometriko, orbanak, kolore eta beste ezaugarri batzuen bidez konposaketak eta erritmoak adierazten dira. Soinurekin edo gabe.
Kasu honetan, ohi den moduan historiak ezkutatutako emakumeetaz hitzegiten digu.
https://vimeo.com/1034154875
=> More informations about this toot | More toots from txo_elurmaluta@mastodon.eus This content has been proxied by September (ba2dc).Proxy Information
text/gemini