Ancestors

Toot

Written by bertol ⁂ on 2025-01-26 at 10:00

Sareetan laguntzeko errezeta:

1️⃣ Jaso ahal duzu mailik Elkarte batek edo BlueSky -n bere kontua ireki duela eta bertan jarraitzeko?

2️⃣ Erantzun mail horri, Fedibertsoaren onurak azalduz, eta batez ere, X -etik ihesi BlueSky -n aimatzen badute, ez dutela aurrera pausurik ematen azalduz. Munstro berdina izen ezberdinarekin.

3️⃣ Itxaron; agian zuk bidalitako mailak badu efektua eta Elkarte hori Fedibertsoan ikusiko dugu.

[#]goazenlagunok #VamonosJuntas

=> More informations about this toot | More toots from bertol@mastodon.eus

Descendants

Written by Asier Azpilikueta on 2025-01-26 at 11:17

@bertol

Nik ez nioke inori erranen X eta Bluesky "munstro berdina" direla.

Batetik, nahiz eta faxismoa eta liberalismoa kapitalismoaren tresnak diren, ez direlako gauza bera.

Eta, bertzetik, enpresa kapitalista guziak maila berean jartzen badituzu, inork ez duelako bakar bat ere utziko (boikoterako deiak funtsik gabe gelditzen direlako). Azken batean, denak berdinak badira, zergatik ez denak erabili salbuespenik gabe?

=> More informations about this toot | More toots from aazpilikueta@mastodon.social

Written by bertol ⁂ on 2025-01-26 at 11:24

@aazpilikueta Agian mezua oso sinple idatzi dut, baina BlueSky deszentralizatua delaren kontua behin baino gehiagotan aipatu izan da, eta baita ATProto protokoloaren 'abantaila teorikoak'.

Nik zabaldu nahi dudan mezua, honakoa da:

1️⃣ BlueSky enpresa handi baten menpe aurkitzen da. Zure datuak enpresa horrek gordeko ditu. BlueSky daraman enpresaren atzean nor ezkutatzen den ikustea.

...

=> More informations about this toot | More toots from bertol@mastodon.eus

Written by bertol ⁂ on 2025-01-26 at 11:28

@aazpilikueta

2️⃣ Fedibertsoko instantziek edo zerbitzariek #ActivityPub protokolo irekia erabiltzen dute. Nahi duenak bere instantzia / zebitzaria martxan dezake. Hau guztia egiteak, ez du beste munduko dirutzarik eskatzen.

3️⃣ Fedibertsoko datuek, nolabaiteko burujabetza teknologikoa eskaitzen dute. BlueSky -n ez da hori gertatzen.

4️⃣ Fedibertsoa etorkizunean Elon Musk batek edo beste norbaitek erostea ezinezkoa izango litzatekeen. BlueSky -n hori gerta liteke.

...

=> More informations about this toot | More toots from bertol@mastodon.eus

Written by bertol ⁂ on 2025-01-26 at 11:31

@aazpilikueta

Guzti honi buruz, fedibertsoan eztabaidak izan ditugu eta informazio zehatzagoa badago, baina BlueSky Twitter / X en alternatiba dela esatea, nere usetz, astakeria galanta da.

Niretzat BlueSky eta Twitter / X familia berdinekoak dira, atzean enpresa handi bat dago, datuekin nahi duena egin dezakeena, nahi duenean nahi dituen aldakatak burutu eta seguruenik, atzean interes ekonomiko batekin.

Komunitate sentsazioa eta atzean pertsonak daudela, fedibertsoan topatzen dut.

=> More informations about this toot | More toots from bertol@mastodon.eus

Written by spla :senyera: :fed: :vim: on 2025-01-26 at 11:37

@bertol de fet ja ha passat, Bluesky està financiada per criptobros que demanen resultats, o sigui, fan d'amos.

@aazpilikueta

=> More informations about this toot | More toots from spla@mastodont.cat

Proxy Information
Original URL
gemini://mastogem.picasoft.net/thread/113894072605327549
Status Code
Success (20)
Meta
text/gemini
Capsule Response Time
287.534592 milliseconds
Gemini-to-HTML Time
1.167253 milliseconds

This content has been proxied by September (ba2dc).