Toots for aazpilikueta@mastodon.social account

Written by Asier Azpilikueta on 2025-01-12 at 10:16

Jakina, Twitter/X sarean jarduerarik ez badut, inor ez da sartuko nire profilean mezu horiek irakurtzera. Horregatik:

☑️ Jarraitzen diedanak jarraitzeari utziko diet.

☑️ Niri jarraitzen didatenei mezua bidaliko diet banan-banan niri jarraitzeari uzteko eskatuz eta Mastodonera etortzeko proposatuz.

[aizue, ze zaila den 'jarraitu' aditzaren erregimena!! 😅 ]

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2025-01-12 at 09:55

2024ko azaroan abandonatu nuen Twitter/X, baina iruditzen zaidanez zer edo zer gehiago egin behar dela:

✅ Hango bio-an mezu hau idatzi dut: "ZABORTEGI HAU UTZI nuen 2024ko azaroan eta polita litzateke zuk ere horixe egitea. ☆ Utzi ni hemen jarraitzeari. ☆ Zatoz MASTODONera!".

✅ Profileko avatarra eta goiburuko irudia aldatu ditut. Hemen uzten dizkizuet, nahi izanez gero zuek ere erabil ditzazuen.

✅ Webgunearen tokian "https://goazenlagunok.eus" idatzi dut.

[#]GoazenLagunok !!

=> View attached media | View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2025-01-06 at 10:59

Mitoaroa ikusi zuen inor aretoan?

Zein izan zen ikuskizunaren 4. kapituluaren izenburua?

Inork badaki?

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2025-01-01 at 22:21

Nolako metaforak sortzen dituen errealitateak!

https://mas.to/@bascule/113755391128001806

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2024-12-18 at 20:38

Irulegiko Eskua atzo jarri zuten ikusgai Nafarroako Museoan, (neuk bederen) ezagutzen ez nuen azalpen berri batekin, eta sare sozialetan ez diot inori aipamen txikiena ere irakurri. Berriak ez du ezta albistea jaso ere.

Harrigarria egin zait.

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2024-12-09 at 07:02

Jendeak gauza askotarako erabiltzen du Twitter. Adibidez, hurbilen duen ibaiak gainezka egin duen ala ez jakiteko.

Mastodon super urruti dago halako erabilera baliagaria ematetik. 🤷🏻‍♂️ Jende masa handia behar baita horretarako, erakundeak eta hedabideak hemen egotea, eta herritarrek eguneroko gauzei buruz mintzatzea (ez bakarrik euskararen egoeraz edo adimen artifizialaren arriskuez).

Portzierto, Arga ibaiak ez du oraindik Arrotxapean (Iruñea) gainezka egin. Atertu du, gainera.

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2024-10-24 at 09:00

Munduan haur heriotz gehien eragiten duen kausak Israel du izena.

[#]GenozidioaSTOP

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2024-10-05 at 05:28

Alusaldu.

Irain gisa funtzionatzen du.

Izen komertzial gisa... Eztakit, ba.

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Asier Azpilikueta on 2024-09-10 at 06:09

NI BAINAIZ ZURE AITA

James Earl Jones, begirune osoa

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

=> This profile with reblog | Go to aazpilikueta@mastodon.social account

Proxy Information
Original URL
gemini://mastogem.picasoft.net/profile/109366220882481261
Status Code
Success (20)
Meta
text/gemini
Capsule Response Time
280.466857 milliseconds
Gemini-to-HTML Time
4.389904 milliseconds

This content has been proxied by September (ba2dc).