"Denak zafratzen gintuen maisu harek, baina bordariek, herritik urrunen ziren bordetakoek, lehengusuak tartean, haiek jasotzen zituzten zanpaldi gaitzenak. Ze konprenituko zioten haiek maisu erdaldun horri!"
P., 58 urte. #Baztan
[#]Bizkarsoro guztiak desobiratu arte!
=> More informations about this toot | More toots from construktsia@mastodon.eus
"Zernahi aldiz eskribituko nuen eskolan 'no hablaré más en vasco'. Ai ama, aldioro zigortuta nintzen. Lastima kaier horiek gorde ez izana!"
J., 70 urte #Baztan #Bizkarsoro
(segi gisakorik inoiz aditu baduzu, desobiratzea eta memoria gure esku ere badaude)
=> More informations about this toot | More toots from construktsia@mastodon.eus
@construktsia Gure amak ere (Aiakoa bera) antzekoak kontatu izan dizkigu
=> More informations about this toot | More toots from anagalarraga1@mastodon.eus
@anagalarraga1 @construktsia Gure amak ere kontatzen digu isuna izaten zutela Aian, eta behin gure amona zena eskolara joan eta aurre egin ziola irakasleari.
=> More informations about this toot | More toots from inagurru@mastodon.eus
@inagurru @anagalarraga1 @construktsia Gurasoen lagun bati entzuna diot kontatzen aitak agintzen ziela eraztuna jasotzean beste inori ez emateko, zigorra bere gain hartu eta ikaskideak euskaraz aritu zitezen zigortuak izan gabe.
=> More informations about this toot | More toots from oaraola@mastodon.eus This content has been proxied by September (ba2dc).Proxy Information
text/gemini