Toots for anagalarraga1@mastodon.eus account

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-22 at 06:01

[#]HamaikaIkusteko

Donald Trump eta beste enpresari batzuek, AEBko kongresuari, 2009an:

“Orain jarduten ez badugu, zientifikoki ukaezina da ondorio katastrofiko eta atzeraezinak egongo direla gizateriarentzat eta gure planetarentzat”.

[#]klima #zientzia

https://mastodon.social/@Sheril/113869731015193827

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-20 at 07:15

Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan. Izan ere, depresioaren genetika argitzeko orain arte egin diren ikerketa gehienak jatorri europarra duen populazioan egin dira.

➕ #Elhuyar aldizkarian: https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/depresioarekin-lotutako-hainbat-gene-identifikatu/

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-20 at 06:57

Ongi etorri iritsi berriei! Jendeak zer pentsatzen eta egiten duen jakiteko, ikasteko, informatzeko, ikuspegia aberasteko eta iritziak trukatzeko nago hemen. Horretarako guztirako, leku aproposa da hau, ez baitauka algoritmo toxikorik, eta hartu-emanak gardenak eta abegikorrak baitira. Plazer bat izango da zu ezagutzea!

Gai hauei buruz aritzen naiz bereziki: #zientzia #feminismoa #kultura #natura #euskara #ingurumena #teknologia #literatura #musika #pentsamendukritikoa #komunikazioa #filosofia

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-19 at 10:48

Bide batez: dirudienez, bere erdi ahizpa zenaren suizidioaren eraginez idatzi zuen Mary Shelleyk "Frankenstein" liburua

https://www.theguardian.com/books/2025/jan/19/frankenstein-inspired-by-suicide-of-mary-shelley-half-sister-fanny-imlay-book-reveals

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-19 at 10:00

❤️‍🔥 “Zer dela eta puzten da gizakia, piztiek itxuraz duten baino sentimen bikainagoak dituelakoan?”

(Mary Shelley. Frankenstein)

[#]FrankensteinAgurgarria disko-liburuaren hasierako aipuen lehena. Gero datoz @Jule Lourdes Herrasti eta

Donna J. Haraway. Eta gero Mari Luz Estebanen hitzaurrea, eta gero gure hitzak eta kantuak... @Petti

Plazer baduzu, liburu-dendetan duzu eskura

[#]literatura #musika

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-18 at 15:18

Ez nuen "pirozenoa" hitza ezagutzen (sute erraldoien aroa). Gizakiok eragindako hondamendi ekologikoaz diharduen artikulu honetan irakurri dut. Eta ez da oraingoa; 2019koa da

https://theconversation.com/california-wildfires-signal-the-arrival-of-a-planetary-fire-age-125972

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-15 at 23:14

Mila milioidunen %87 gizonak dira

https://mstdn.social/@amydiehl/113834873187987993

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-10 at 07:06

Zenbait komunikabidetako izenburuek kontrakoa adierazi badute ere, H5N1 hegazti-gripearen birusak mutazio bat baino gehiago beharko luke, gizakietan pandemia bat eragiteko gai izateko.

[#]zientzia #H5N1 #HegaztiGripea #pandemia

➕ #Elhuyar aldizkaria:

https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/h5n1-birusak-hainbat-mutazio-behar-ditu-gizakietan/

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-10 at 07:02

Gazako herritarren ia %3 traumatismoz hil zen 9 hilabeteko tartean, The Lanceten arabera.

🔸 2023ko urriaren 7tik 2024ko ekainara are, 64.000 pertsona baino gehiago hil ziren

🔸 horietatik %60 haurrak, adinekoak eta emakumeak ziren

🔸 hilkortasun-tasa hori aldez aurretik edozein kausagatik izandako hilkortasun-tasa baino 14 aldiz handiagoa da

[#]Gaza #genozidioa

👉 Ikerketa, irekian, The Lancet aldizkarian:

https://www.thelancet.com/journals/lancet/article/PIIS0140-6736(24)02678-3/fulltext

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-09 at 12:58

Sunita Williams eta Butch Wilmore astronautak 2024ko ekainaren 5ean atera ziren nazioarteko espazio-estaziora, 8 eguneko misio baterako. Zazpi hilabete daramatzate han, ez dutelako bueltan etortzeko modurik. Onik daudela baieztatu dute

[#]zientzia #espazioa

https://www.ndtv.com/world-news/us-astronauts-upbeat-seven-months-into-eight-day-mission-7432939

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-09 at 07:34

Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

[#]zientzia #klima

➕ #Elhuyar aldizkaria: https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/hodeiak-murrizten-ari-dira-klima-aldaketaren-kalte/

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-07 at 06:43

[#]Gaza n Israelen bortxa genozidak ez du etenik, eta inork ez du etenarazten #genozidioa #Palestina

https://news.un.org/es/story/2025/01/1535521

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-03 at 06:41

Zutabearen ondoko erreportajeak, nire ustez, badu loturatik nire analisiarekin. Izan ere, iruditzen zait dibulgatzaileak isilarazteko eraso horiek zuzenean doazela zientzian parte hartzearen eta haren onurak jasotzearen eskubidearen kontra.

https://www.berria.eus/bizigiro/dibulgazio-zientifikoa-seinalatuz_2135558_102.html

[#]zientzia #berdintasuna

@berria @javierarmentia

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-03 at 06:36

"Zientzia gizartearentzat", 2025eko lehen zutabea @berria n, @javierarmentia en elkarrizketa batetik abiatuta:

"Gero eta zientzialari gehiago ari dira aldarrikatzen aurrerapen zientifikoen onura ez dagoela soilik zientziaren eta zientzialarien esku, baizik eta gizartearen gain eragiten eta erabakitzen duten instituzio, erakunde eta agintarienetan. Horren erakusgarri da klimaren arloan dabiltzan ikertzaile asko gizarte mugimenduetara batu izana". 

https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/zientzia-gizartearentzat_2135383_102.html

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-01 at 10:05

1818ko urtarrilaren 1ean argitaratu zen #Frankenstein liburua, egilearen izena eman gabe, Mary Shelley. Haren eta munstro guztien omenez egin dugu #FrankensteinAgurgarria disko-liburua @Petti k eta biok. Mari Luz Estebanek eta Miren Agur Meabek ere testu bana idatzi dute, eta Anarik eta Joseba Irazokik lagundu digute "Bergmanen mamuak" kantuan. Plazer baduzue, 2025ean ere emango dugu zuzenean. Mila esker literaturaren eta musikaren ahalmenean sinesten duzuen guztioi!

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2025-01-01 at 09:53

2025a lauki perfektu bat dela ikasi berri dut. Hain zuzen, 45 aldiz 45 da. 2116ra arte ez dugu beste lauki perfektu bat izango. Urte lauki perfektu on!! #EguneroIkastenDaZerbait https://en.m.wikipedia.org/wiki/Square_number

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2024-12-31 at 08:01

"Emazteak dauden etxeetan, leihorik ez Afganistanen". Paperezko @berria k dakar albistea, labur-labur. Zaila da hain hitz gutxitan izugarrikeria handiagoa biltzea

=> View attached media

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2024-12-27 at 18:32

Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, eta onik atera da. #NASA ren bidez; https://blogs.nasa.gov/parkersolarprobe/2024/12/27/nasas-parker-solar-probe-reports-successful-closest-approach-to-sun/

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2024-12-19 at 08:00

❗ AEBko Gaixotasun Infekziosoen Kontrolerako Zentroak, CDC, H5N1 hegaztien gripearen lehen kasu larria baieztatu du gizakietan.Ez den munduan gertatu den kasu larri bakarra, baina halakoak bakanak izaten jarraitzen dute; hortaz, ez da larritasun-maila aldatu https://www.cdc.gov/media/releases/2024/m1218-h5n1-flu.html

=> More informations about this toot | View the thread

Written by Ana Galarraga Aiestaran on 2024-12-13 at 07:52

Istorio harrigarri bat, #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren #istorioak atalean, @egoitzetxebeste -ren eskutik, Manu Ortegaren ilustrazio dotorez lagunduta:

"Okerreko etsaiaren kontra" (edo Txina txolarreen kontra altxatu zenekoa)

https://aldizkaria.elhuyar.eus/istorioak/okerreko-etsaiaren-kontra/

👉 Harpidetza: https://aldizkaria.elhuyar.eus/harpidetza

=> More informations about this toot | View the thread

=> This profile with reblog | Go to anagalarraga1@mastodon.eus account

Proxy Information
Original URL
gemini://mastogem.picasoft.net/profile/109879518348586965
Status Code
Success (20)
Meta
text/gemini
Capsule Response Time
466.856832 milliseconds
Gemini-to-HTML Time
6.692469 milliseconds

This content has been proxied by September (ba2dc).