Ea norbaitek laguntzerik ba duen...
Mastodoneko instantzia batean izena emateko posta helbide bat erabiltzen denean, posta helbide hori beste instantzia batean izena emateko "bahituta" geratzen da?
Hala bada, beste instantzia horretan baja eman, eta helbidea libre geratzen da?
@admin
=> More informations about this toot | View the thread
@birasuegi eta orain @asarasua !
ETB1ek #fedibertsoa dirudi 🙄
=> More informations about this toot | View the thread
@birasuegi Biba zuek saioan #goazenlagunok ihesaldiari buruz
=> More informations about this toot | View the thread
Kostaldeko murruak igotzea ez da itsasoaren igoerari aurre egiteko modu bakarra. Naturak ere baditu ereduak:
https://www.argia.eus/albistea/laga-hondartza-leheneratzea
=> More informations about this toot | View the thread
Euskal Herriko Saguzarren Gida
https://naturtzaindia.com/wp-content/uploads/2023/05/ehko-saguzarren-gida-1.pdf
=> More informations about this toot | View the thread
Ez badidazu sinisten: https://eliburutegia.efilm.info/eu/audiovisual-detail/436533/night-of-the-living-dead
=> More informations about this toot | View the thread
Gauean ikusteko alternatiba baten bila efilm plataforman sartu naiz. Eliburutegitik sartu naiz, liburutegi digitalaren plataforma publikotik, alegia.
"Hil vivienteen gabe gabeko gabea" aukeratu dut.
Hau gaur baldin bada, ez dut datorren asteko 28koa Imaginatu nahi.
=> More informations about this toot | View the thread
Angula merke-merke dago. Kiloa 140 € eurotan, Asturiasko zenbait arrandegitan.
Baina horrek trukoa du, ez pentsa. Europako angularekin (gure tokizentrismotik Europakoa esaten diogu, nahiz eta Sargazoetan jaio) ia bukatu dugunean, Mozambike eta Indiar Ozeanotik beste toki batzuetatik ekartzen hasi dira.
Hura ere agortu arte...
(Eta betiko lelokeria irakurri dut: honek kontsumoaren demokratizazioa ekarriko duela... Enpin!)
=> More informations about this toot | View the thread
Barkatu ganoragabekeria, ezin izan diot tentazioari eutsi. Malekoira begira mareak eramango ditu.
Eman denborari denbora.
=> More informations about this toot | View the thread
Adi!! Gaur egun albistegian atzo Errusiak probatutako misil berriak argia baino 10-15 aldiz azkarragoak direla esan berri dute!!!
To errelatibitatea
=> More informations about this toot | View the thread
Gero, ez dakit noiz, ez dakit nongo epaileak zuzenduko dio Jaurlaritzari. Eta hori da, hain zuzen, Jaurlaritzak bilatu nahi duena, koldarkeriaz, hemengo lobbyaren kontra ez arautzeko, nire ustez.
Orduan, erantzukizuna beste batena izango da, kanpoko batena, gure nahiaren kontra egitea behartu gaitunarena...
Prebarikatzea merke ateratzen da, tamalez.
https://eguzki.org/2024/11/21/angula-arrantzari-buruzko-helegiteak-atzera-bota-eta-biodibertsitatearen-aurkako-eraso-berri-bat-burutu-du-jaurlaritzak/
=> More informations about this toot | View the thread
Lizentzia aldatu diot eta orain CC0 1.0 lizentzia dauka. Beraz, egilearen izena aipatzea ez da beharrezkoa, baina, hala ere lizentzia mota bai, aipatu beharko lukete.
Wikipediatik hartutakoa dela aitortu dute albistean, eta ez da gutxi. Baina nahikoa ere ez da.
=> More informations about this toot | View the thread
Wikimedia commonsera igotako nire argazki bat lehenbiziko aldiz ikusi dut nonbait erabilita. Ez dit inporta, edonork erabiltzeko igo nuelako, baina lizentzia ez dago ondo erabilita, eta komunikabide batek jakin beharko lukeela uste dut.
Gaur egun zerbait igotzen badut, guztiz libre uzten dut., baina hori esleipena emateko utzi nuen (aldatuko diot).
https://guka.eus/zarautz/1732188408692-arnoko-artadira-irteera-antolatu-dute-pagoetak-eta-arkamurkak-iganderako
=> More informations about this toot | View the thread
Oraintxe, Euskadi Irratian #niputaidearikgabeko tertulianoek Mastodonari buruzko kristoren astakeriak esaten.
Ez dagoela inor. Zure instantzian geratzen zarela, Gonbidapenaren bidez sartu behar dela.
Xak bezalako desinformazioa zabaltzen. Enpin
=> More informations about this toot | View the thread
EAEn ehun mila pertsona bizi dira urjalek har ditzaketen eremuetan...
https://guka.eus/komunitatea/aitzibersarobeegiguren/1731575144985-ura-eta-uholdeak
=> More informations about this toot | View the thread
Teilatu-belar mina, 𝘚𝘦𝘥𝘶𝘮 𝘢𝘤𝘳𝘦 (kontraesana dirudi)
=> More informations about this toot | View the thread
Ez dut X erabiltzen. Aplikazioak ez du albisterik ematen. Zerbitzu publiko honen FBko kanaleko azken oharra irailaren bukaerakoa da, eta webgunea ez dabil...
Inork ba al daki kostaldeko errepidetik Lurraldebusez Getariara joateko aukerarik badago?
Aldundiko sail honen arduradun politikoak argazkitan irribarrez agertzeko espezialistak dira,... baina, bistan denez, horretan bakarrik dira espezialistak 😢
=> More informations about this toot | View the thread
Klima aldaketari buruzko EITB aste osoan iragartzen ari den euskarazko dokumentala emateko ETB1ko prime-timea: 23:45ean.
Klima aldaketa eta euskara EITBri bost...
=> More informations about this toot | View the thread
Bart Andres Torresek Basque Culinary World Prize 2024 jaso du Donostian munduan zehar otordu solidarioak emateagatik. Pradales lehendakariak eman dio saria.
Bart, KAS ekimenak debekua jaso du Donostian zehar otordu solidarioak emateagatik. Goia alkateak eman dio agindua.
Hau hiri berean gertatu da, gau berean, eta aktore berdintsuek antzeztu dute sainete dramatikoa.
Inork azalduko dit zerbait?
=> More informations about this toot | View the thread
Garai bateko tabernen ratioa ordezkatzen ari da gimnasio pribatuen ratioa. Fitness, crossfit, eta horrelako laugarrena ireki berri dute 10.000 biztanleko gure herrian. Beste "akademia" batek eskolako patioa erabiltzen du, eta udal instalazioak ere baditugu.
Mazinger itxurako jendea kalean...
=> More informations about this toot | View the thread
=> This profile without reblog | Go to gontxatorre@mastodon.eus account This content has been proxied by September (ba2dc).Proxy Information
text/gemini