Atzo osasun-sailburuari entzun nion esaten terrazetan tabakoa erretzeko debekuaren aldekoa dela, nahiz eta ulertzen duen herritarrentzat sakrifizio bat dela. Aitakeriaz aparte, herritarrei buruzko zer uste eta aurreiritzi ote dituen pentsatzen utzi ninduen.
=> More informations about this toot | View the thread
Udaberri-udara lasaia izan dela eta bakea emanda zeudela uste duzunean... bueltan dira zimitzak! Hau behintzat leihoan zegoen eta ez kulero artean.
Zeren, noski, azkena jasotzean agertu zen laguna, baina zenbat ote daude kaxoian? 🤭
=> More informations about this toot | View the thread
Oinak lurrean, itsas ikerketaren puntan. Klima-larrialdiaz, Maxi Castrillejo https://bidasoa.hitza.eus/2024/08/30/maxi-castrillejo-itsas-zientzialaria/
=> More informations about this toot | View the thread
🫨 #Latehumans
=> More informations about this toot | View the thread
Oporretarako munstroak erosi eta edonon, edonola, aparkatu dezaketela uste duten askatasunaren maitaleak. Beraien askatasuna denaren gainetik.
=> View attached media | View attached media
=> More informations about this toot | View the thread
Euskaldun supremazista bat naizelako, ez dauzkadan denbora eta energia xahutu behar ditut beste erreklamazio bat idazten, gaztelaniaz hutsez bidali didatelako euskaraz egindako erreklamazio baten erantzuna. Eta ez da entitate pribatu txiki bat. Etsigarria da.
=> More informations about this toot | View the thread
Gaur bi pertsona ez hain adinekok eskatu didate laguntza ospitalean, eskuetan zuten agiriaren barra-kodea nola eskaneatu ezin ulertuta pantaila baten aurrean. Aurrekoan, adineko emakume batek osasun etxean. Ez zuen ulertzen ez nola hartu txanda pantailan medikuaren abizenean sakatuta, ez nola jakin ondoren zein mahai zegokion. Elkarrekin geratu ginen zain, eta administrari batek, adi, bere mahaira deitu zion berehala. Halako zenbat egunero, pantailak barrera bihurtuta.
=> More informations about this toot | View the thread
Gure kudeatzaileen buruetan, ez da deus pasatzen Donostia Ospitaleari eta Onkologikoari zerbitzu ematen dion parkina Ramnsteinen kontzertura doazen zaleen autoz betetzen bada. Gipuzkoa osoko pazienteak hartzen dituzte ospitale horiek, baina senideak moldatuko gara. Baita ospitaleetarako autobus-zerbitzurik ez dugunok ere. Total, ez da batere estresantea senide bat ingrestatuta izatea.
=> More informations about this toot | View the thread
=> This profile with reblog | Go to cartonve@mastodon.eus account This content has been proxied by September (ba2dc).Proxy Information
text/gemini